Azken egun hauekin batera, kurtso amaierako poz eta emozioak ageri agerian geratu zaizkigu. Gero arte bat besterik ez da izango, datorren ikasturtean ere hemen izango garelako, beraz, ONDO PASA OPORRAK KUADRILA!
BLOG HAU, IRURAKO IKASTOLAKO LH5 EKO IKASLEON BLOGA DA, HEMEN JARRIKO DITUGU, EGITEN DITUGUN ETA EKINTZAK... ETA BEREZIKI, ZUENTZAT, GURASOENTZAT DAGO ERAIKIA, BERAZ, GOZATU GURE ARGAZKIEKIN!
2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena
LH6KOEI AGURRA
Aurtengoan ere polita izan da LH6ko ikasleei egin diegun agurra. Ibilbide polita duzue aurretik zain!
Zoriontsuak izan eta animo!
2022(e)ko ekainaren 21(a), asteartea
UR FESTA
Halako beroak pasa ondoren, polita da gogoratzea zeinen ondo pasa genuen aurreko ostiraleko ur-festan!

2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena
2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea
ZARAUTZERA IRTEERA
Batzuk gaixotu arren..... ederki asko pasa zuten gure neska mutilek irteeran!
Ikusi argazkiak!
2022(e)ko apirilaren 26(a), asteartea
LIBURUAREN EGUNAREN BUELTAN...... IPUIN KONTAKETAK IKASTOLAN
Ipuinaren eguna oporretan geundela ospatu zen arren, geuk ere geure aletxoa jarri nahi izan dugu eta aste osorako ekintzatxoak antolatu ditugu.
Horren harira, gure gelako guraso den Beronika Goitia etorri zaigu Ikastolara mikroipuin batzuk irakurtzera.
MILA ESKER BERONIKA!
ZURE KONTAKETEI ESKER GU ERE HAINBAT IPUIN IDAZTERA ANIMATU GARA ETA ZENBAITEK KONTATZEKO AUSARDIA ERE IZAN DU!
MILA ESKER ETA GOZATU ARGAZKIEZ!
ARGAZKI GEHIAGO
2022(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena
2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
INGURUNEAKO AURKEZPENA
KAIXO FAMILIAK! HEMEN DITUZUE IKUSGAI INGURUNEAKO PROIEKTUAN EGIN GENITUEN AURKEZPENAK, EA GUSTOKOA DUZUEN!
IKUSI AURKEZPENAK
2022(e)ko martxoaren 29(a), asteartea
IBARRA EZAGUTUZ, EGIN IRRIBARRA!
Pasa den martxoaren 22an Ibarra ezagutzera joan ginen, LH4 LH5 eta LH6ko ikasleok, Milimetroak ekimenaren barruan. Bertan, Ibarrako zenbait bitxikeri ezagutzeaz gain, Ibarrako lagunak ere ezagutu genituen, egun polita konpainia politean!
2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea
ZIENTZIA MUSEOARA IRTEERA
Aspaldiko partez, irteera berreskuratzen ari garen honetan, zientzi museorako irteera zoragarria eign zaigu. Bertan, ikusi eta asko Ikasi dugu guztiok elkarrekin.
IKUSI ARGAZKIAK
ASTELEHENETAN ERE FRUTA EGUNA!
Atzo hasi ginen ASTELEHENAK ERE FRUTA EGUNA kanpainarekin. Hasiera emateko LH6ko ikasleek frutazko brotxetan prestatu zizkiguten denon gozamenerako. Hona hemen bideoa!
2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna
IÑAUTERIETAKO JAIALDIA
Iñauteriak amaitu eta hementxe daukazue ikusgai Iñauterietako jaialdia!
Ikusi eta gozatu!
2022(e)ko otsailaren 24(a), osteguna
GORA IÑAUTERIAK!
Zoritxarrez, gaurkoan ere, gure Iñauterietako jaialdi kuttuna, geuk bakarrik ospatu behar izan dugu, guraso, atton-amon, izeba-osaba... gabe. Hala ere, ilusioz beterik egindako jaialdia izan da, ondoren zuekin guztiekin partekatzeko asmoz.
Gaur, gure argazkiaren aurrerapena eta laster, ikuskizun osoa!
ONDO PASA IÑAUTERIAK!
2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala
GORPUTZ HEZKUNTZAKO DANTZA SAIOA
KAIXO FAMILIAK
Hemen daukazue gure gelakoek egin duten dantza emanaldiaren grabaketa. ARTISTA HUTSAK!
2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena
EA2030 basoan barrena
Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan, ikasturte honetan basoaren inguruko hausnarketa eta lanketa egingo dugu. Hori dela eta, pasa den ostegunean basora atera ginen, zenbait gauza aztertzera, zuhaitzak, hostoak, landareak, animaliak......
GABONEN ONDOREN LAGUN IZKUTUA
Kosta zaigun arren, pasa den astean lagun izkutua egitea lortu genuen. Izan ditugun konfinamendu guztien gainetik argi izpitxo bat iritsi da Ikastolara, gure artistak egindako artelanekin! A ze artista kuadrila!
Mila esker etxean ere laguntzen egon zareten guztiei!
Hemen argazkiak!
2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna
GABONETAN ERE BERTSOTAN LH4 5 ETA 6
LEHEN EBALUAKETA HONI AMAIERA ARRARO EMATEN ARI GAREN HONETAN, GURE PARTETIK, FAMILI GUZTI GUZTIEI BESARKADA ESTU BAT, ETXEAN EGON BEHAR DUZUENEI ANIMORIK HANDIENAK ETA BIHOTZ BIHOTZEZ, DENEI, GABON ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!
ZAINDU ETA EUTSI!!!
ZUENTZAT!
2021(e)ko abenduaren 21(a), asteartea
AURKEZPENA, JIRA ETA BIRA
KAIXO DENOI!
Hemen duzue ikusgai pasa den asteko gure aurkezpena
! IKUSIZ GOZATU!!!!
AZKEN EGUNAK
Azken egun hauekin batera, kurtso amaierako poz eta emozioak ageri agerian geratu zaizkigu. Gero arte bat besterik ez da izango, datorren i...
-
KAIXO FAMILIAK! HEMEN DITUZUE IKUSGAI INGURUNEAKO PROIEKTUAN EGIN GENITUEN AURKEZPENAK, EA GUSTOKOA DUZUEN! IKUSI AURKEZPENAK
-
Aste hontan, Irurako Udalak antolatuta, herrian klima aldaketari buruzko erakusketa bat izan dugu eta LH5 eta 6ko ikasleok bertan hartu dug...
-
Kosta zaigun arren, pasa den astean lagun izkutua egitea lortu genuen. Izan ditugun konfinamendu guztien gainetik argi izpitxo bat iritsi d...


