2021(e)ko irailaren 24(a), ostirala

BASAGAINERA IRTEERA

 Ostiralean interesgarria izan zen Basagainera egin genuen irteera. Bertan, garai bateko herrixka ikusteaz gain, azalpen ederrak eman zizkigun bertan jarduten duen Koldo Oriak. Mila esker zure azalpenengatik!









ASPANOGIREN ALDE!!

 IRURAKO IKASTOLAN ERE, ASPANOGIREN ALDE!


HEMENTXE DUZUE ERE IKUSGAI PIRATEN INDARRA BIDEOA IKUSTEKO LOTURA



PIRATEN INDARRA







2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

LEHEN BI EGUNAK, PROBENTZIOA


 Hasi dugu ikasturte berria eta urtero legez, aurten ere, lehen bi egunak elkarrekin dinamika ezberdinak egiteko aprobetxatu ditugu. 

Nork bere burua ezagutzen jarraitu, besteak nola ikusten ditugun aztertu, taldean adosten trebatu..... eguneroko bizitzan hain garrantzitsuak diren baloreak jorratzen ditugu honelako saioetan. Ondo aritu gara, konfiantzaz batzuetan besteeran ez horrenbeste baina poliki poliki lortu dugu ikasturte berri hau pozik eta indartsu hastea. 

Beraz, animo ikasturtearekin eta gozatu argazkiekin!


Elkar ezagutuz


Elkarrekin lanean


Konfiantza landuz









AZKEN EGUNAK

 Azken egun hauekin batera, kurtso amaierako poz eta emozioak ageri agerian geratu zaizkigu. Gero arte bat besterik ez da izango, datorren i...