Hasi dugu ikasturte berria eta urtero legez, aurten ere, lehen bi egunak elkarrekin dinamika ezberdinak egiteko aprobetxatu ditugu.
Nork bere burua ezagutzen jarraitu, besteak nola ikusten ditugun aztertu, taldean adosten trebatu..... eguneroko bizitzan hain garrantzitsuak diren baloreak jorratzen ditugu honelako saioetan. Ondo aritu gara, konfiantzaz batzuetan besteeran ez horrenbeste baina poliki poliki lortu dugu ikasturte berri hau pozik eta indartsu hastea.
Beraz, animo ikasturtearekin eta gozatu argazkiekin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina